XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Madariondoa landatzen.

Bazan behin azoka baten madari gozo eta karuak saltzen zituan nekazale bat.

Adabazainez eta erropa maieztuz jantzitako abade taoista bat saltokira hurreratu eta madari bat emon egion erregutu eutsan.

Nekazaleak alde egiteko esan eutsan.

Abadea teman sartu eta saltzaileak, haserretuta, iraindu eban.

- Ehundaka madari dituzu mahaian, jauna inoan abadeak bat emon badagizu ez dozu galtzerik igerriko.

Zergaitik sutzen zara, bada?.

Ikusleak txarrenetariko bat emotea aholkatu eutsoen nekazaleari, abadeak bakean itxi egian amoreakaitik.

Baina nekazalea bere tematik aterateko modurik ez egoan.

Zaratean erreparatutakoan, ordenaren arduradunak madari bat erosi eta abadeari eman eutsan.

Honek adei egin eta onartu eban.

- Guk geuk esan eban, jente aldreagana zuzenduaz geure etxeak eta maite dogun guztia atzean isten dogunok, ez gara besteen ziztrinkeria ulertzeko gauza.

Txito prestutzat izango dot neure burua orain eskeiniko deutsuedazan madari gozoak hartu badegidazuez.

- Madariak badituzu itandu eutsan baten batek, zergaitik ez dituzu jaten zeureak?.